martes, 3 de enero de 2017

Phishing Posta Elektronikoa

Kaixo,
Has gaitezen gai praktikoekin.
Adibide bezala, hona hemen orain dela gutxi jasotako phishing posta elektroniko bat:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Phishing 
De: BancSabadell.com [mailto:info@bancsabadell.com]
Enviado el: jueves, 29 de diciembre de 2016 13:52
Para: [Nire Posta Elektroniko Helbidea]
Asunto: Aviso Importante: Cuenta Bloqueada
Importancia: Alta
Ea, hasteko, posta gure Nahigabeko Posta edo Spam karpetara joan da zuzenean:


Bestalde, segitun ikus ditzakegu gauza arraro batzuk:
-Ideia bera: Kasu hauetan zera pentsatu behar dugu zuzenean: Zentzua al du iritxi zaidan posta honek? Kontua al det banku hortan? Blokeatu izan al liteke? Posta elektroniko bidez abixatuko al lidakete?
Eta hauei erantzun logikoa eman: Kontua blokeatuta dagoen ala ez konprobatu al dezaket nire kabuz (postak dioena jarraitu gabe, noski)? Ofizinara deitzerik ba al det hau argitzeko?
 
-Bidaltzailearen helbidea: BancSabadell.com <info@bancsabadell.com>
Nahiz eta helbidea benetakoa den:
https://www.grupbancsabadell.com/es/CONTACTAR/CENTRO_CORPORATIVO/DATOS_DE_CONTACTO/index.html 


Dexente arraroa da helbide horrek duen izena:  "BancSabadell.com".

-Postan datozen linkak: Segituan konturatu gaitezke leku arraroetara zuzentzen gaituztela. Arratoia gaiñean jarri eta begura nora garamatzaten:





Guztira, 5 link ditugu helbide berara bidaltzen gaituztenak:
http://academico.uss.mx/planeacionesp01/sabadell.php

Oharra: Leku hauetara sartzeak baditu bere arriskuak. Normalean hobe da ezta probatzea:


Kasu hontan helbidea ez dago, jada, martxan. Hobe.
Normalean, gure erabiltzaile eta pasahitzak eskatuko dizkigun formulario batera daramate.

-Textua: Askotan, gaizki idatzita dator dana, gaiñera:
Apreciable Cliente:
Le notificamos que su cuenta fue bloqueada debido a que su ultima consulta de cajero o banca en linea no finalizo de manera correcta, para poder desbloquear es necesario hacer una pequeña validacion y verificacion de datos Click AQUI
Le recomendamos ingresar de forma inmediata al siguiente enlace:
https://www.bancsabadell.com/cs/Satellite/SabAtl/
(Click Aqui)
Tu seguridad es muy importante para nosotros. Por eso tus transacciones estan protegidas por nuestra Garantia de Seguridad en BancSabadell.com
Banco de Sabadell, S.A., 2016. Todos los derechos reservados.
Duda kasuan ere ez dator gaizki Googlelen pixkat bilatzea. Kasu hauek askotan gertatu izanak dira eta segituan topatuko dugu informazioa.
Kontutan izan behar dugu phishing posta kanpaiña hauek masiboki bidaltzen direla eta nahikoa dutela gutxi batzuekin funtzionatu izana.
Dena den, kontuz ibili!

No hay comentarios:

Publicar un comentario